Emakumeen Etxeko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute
Ikasturte berria hasi dute Donostiako Emakumeen Etxean. 2015-2016 ikasturteari begira hainbat ikastaro antolatu dituzte. Helburua, “nork bere ahalmenak indartu eta horien gaineko ezagutza eta kontzientzia zabaltzea” dela azaldu dute. Ikastaroen bitartez, “elkarrekin hausnartu, elkar lagundu eta diskriminazioei aurre” egin nahi diete.
Bestalde, gogorarazi dute “emakume guztien ahalduntze prozesuak hasteko edota jarraitzeko irekiak” daudela ikastaroak, eta azpimarratu dute aurten ere doakoak izango direla.
Hemen kontsultatu daitezke antolatutako ikastaroak eta izena emateko 943 48 34 70 telefono zenbakira deitu, Emakumeen Etxera joan (Okendo kalea, 9) edo info@donostiakoemakumeenetxea.com helbidera idatzi behar da.