Paul Bilbao: "Normalizazioa bermatzeko, epeak jartzeko garaia da"
Euskararen Kontseiluak, eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainarekin bat eginez, mitin itxurako prentsaurreko bat eskaini du. “Belaunaldi oso bat joan da EAEn euskara ofizial izendatu zutenetik. Legearen garaian jaiotakoak heldutasunera iritsi dira, eta oraindik ez dute euskaraz bizitzeko euskubiderik. Normalizazioa bermatzeko, epeak jartzeko garaia da”, ohartarazi du Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak.
Gaur egun oraindik ere herritarrek euskaraz bizitzeko dituzten oztopoen berri eman dute bi lagunek, euren esperientziatik: Nerea Alias telebista aurkezle anoetarra eta Lander Arbelaitz kazetari donostiarra.
Gaiaren harira, duela 30 urte inguru jaiotako lau donostiarrekin egon da IRUTXULOKO HITZA, eta ostiraleko paperekoan euren bizipenak irakurtzeko aukera egongo da.
Kontseiluak alderdiei hamahiru proposamen egin dizkie, normalizazioa ahalik eta azkarren lortzeko.
Euskararen legeak 34 urte bete ditu, eta inor gutxi konturatuko zen horretaz. Normalizazioa bermatzeko, epeak jartzea beharrezkotzat jotzen du