IRUTXULOKO HITZA gaurko Zurriolako Butaka saioan izan da
Kursaaletik bertatik, Donostiako Zinemaldian gertatzen den guztiaren berri ematen ari da Zurriolako Butaka saioa. Berriak, Hamaika Telebistak, Gaztezulok, Zinea.eus atariak eta Irutxuloko Hitzak elkarlanean egiten dugun saioa da.
Irutxuloko Hitzak Zinemaldiarekin lotutako zenbait bideo egin ditu Zurriolako Butaka saiorako. Gaurko saioan Nerea Lizarralde kazetariak parte hartu du, Lide Ferreira lankidearekin batera egin dituen bi bideo aurkezteko. Lehena, Gorka Otxoa ‘Igelak’ filmeko protagonistari egindako elkarrizketa; eta bigarrena, Ane Urrutikoetxea kazetaria eta Donostiako Orfeoiko kideari egindakoa. Donostiako Orfeoiarekin batera ‘A monster calls’ filmean ahotsa jarri du Urrutikoetxeak. Kritikarien solasaldian, Mikel Yarza blogaria eta Gorka Erostarbe ‘Berria’-ko kazetaria izan dira.