Autorik gabeko eguna ospatzeko eta Mugikortasun Asteari amaiera emateko ehunka gaztetxo bildu dira Alderdi Ederren.
Lide Ferreira
Irailaren 16tik ospatzen ari diren Mugikortasun Iraunkorraren Europako Asteari amaiera emango diote gaur. Bada, hiriko hainbat ikastetxetako gaztetxoak elkartu dira Alderdi Ederren, eta bizikleta gainean ospatu dute autorik gabeko eguna. Arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara, bizikleta zaleen askaria egingo dute Alderdi Ederren bertan, Kalapieren eskutik.
Aste osoan zehar, udalak hainbat jarduera antolatu ditu; hala nola, patinetan ibilaldiak, errepidean bizikletan nola ibili jakiteko ikastaroa eta bizikleta konpontzeko tailerrak. Donostian garatuko den egitarauak elkarte eta erakunde ezberdinen babesa eta elkarlana izan du, besteak beste, Cristina Enea Fundazioa, Dbus, Bizikletaren Behatokia, Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkartea, Donosti Roller eta Donostia 2016.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea