"Hankamotz jaio den geltokia da Altzakoa"
Udal gobernuak Erdialdeko pasabideari eman dio garrantzia, eta proiektu hori lehenetsiko dute.
Euskotrenen Altzako geltoki berria ireki zutela. Bertako 14.000 herritarri zerbitzua eskainiko zielako eta 15 minuturo Altza Erdialdearekin lotuko duen zerbitzu berri bat izango zutelako pozik agertu ziren udal ordezkariak.
Baita EH Bilduko ordezkariak ere, baina euren ustez, ez da egoki hasi Altzako geltokiaren bidea, Euskotrenen grebak zerbitzua bera baldintzatu duelako; eta bestetik, “jarraibiderik gabeko proiektu” bilakatu delako: “Hankamotz jaio den geltokia da Altzakoa”. Hala adierazi du prentsaurrean Axier Jaka EH Bilduko zinegotziak. Alderdi bereko Pasaiako zinegotzi Miguel Mari Torrea eta Jon Albizu batzarkidea izan ditu alboan.
Izan ere, hiru erakundeek mozio bera aurkeztuko dute: Altza eta Pasaiako Galtzaraborda lotuko dituen adarra lehenesteko eskatuko diote Eneko Goia alkateari, eta osatzen denean, baita Jaurlaritzako gobernu berriari ere.
Izan ere, EH Bildurentzako Altzako geltokia ekialdera, Irun aldera, zabaltzea “premiazkoa” da eta “lehentasunezko proiektua” izan beharko luke. Horrek altzatarren eta inguruko herritarrek jasotzen duten zerbitzua hobetuko lukeela nabarmendu dute. Batetik, trenen joan-etorria 10 minutuz azpikoa izango litzateke, eta bestetik Pasaiara joateko ez lukete orain bezala Herreran tren aldaketarik egin beharko.
Aurrekontuei dagokionez, 2013az geroztik Altza-Galtzaraborda adarraren proiektua idatzita dagoela azaldu dute; 70 milioiko kostuarekin. Hala ere, udal gobernuaren borondate falta salatu dute: “Erdialdeko pasabideak aurrekontu handiagoa izan arren, 200 milioikoa, hain zuzen ere, hura lehenetsiko dute, eta hura defendatuko dute erakunde arteko harremanetan”.
Metroaren Erdialdeko igarobidea egiteak, “gainerako proiektu guztiak hipotekatzea” ekarriko duela salatu dute EH Bilduko kideek.
Hamar egun dira