Euskaraz jolasteko aukera eskainiko du Parketarrak egitasmoak
Irailaren 26an abiatuko da Parketarrak egitasmoa Donostiako 11 auzotan. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorio da Parketarrak ekimena. Urtxintxa eskola arduratzen da egitasmoaz eta helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
Bi programatan banatua dago: bata, Zabu-zibu, 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat antolaturikoa eta, bestea, Txirrintxon, 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
Irailaren 26an hasi eta urriaren 28ra arte iraungo du, eta hainbat auzotako plazetan eta parkeetan jolasak antolatuko dira: Altza, Bidebieta, Intxaurrondo, Martutene, Loiolako Erriberak, Amara Berri, Añorga, Parte Zaharra, Egia, Aiete eta Igeldo.
Lehengo urtean
Iaz 2.000 haur inguruk hartu zuten parte: Zabu-Zibu programan 1.200 bat haurrek eta 225 gurasok parte hartu zuten; Txirrintxon programan berriz, 974 haurrek.
2016an orain artean egindako saioen balorazio positiboa egin dute: “Donostiako hamaika auzo horietan Euskara Batzordeak sortu dira eta plangintza bat aurrera eramaten ari dira euskara sustatzeko auzoan bertan”.
Hemen egitasmoari buruzko informazio gehiago.