157.596 donostiar daude botoa ematera deituta
Gaur da hauteskunde kanpainako azken eguna. Bihar, larunbata, hausnarketa eguna izango da, eta etzi goizean goiz irekiko dituzte boto-kutxak.
157.596 donostiar daude Eusko legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa ematera deituak; horietatik 147.060 bertan bizi dira, eta 10.536 atzerrian.
Inkesta guztien arabera, EAJk lortuko du boto gehien, aurreko bozketetan bezala, baina zalantza asko dago bigarren eta hirugarren lekuen artean. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos taldeen joera da ikusmin handiena sortzen ari dena.
Denbora kontua da, ez da asko falta legebiltzar berria nola osatuko den jakiteko.