Udalak lehiaketa irekiko du, lanen esleipena nori eman erabakitzeko.
Egiako Iruresoro plaza. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak hala erabakita, Egiako zati batean estolderia eta drainatze-sistema berrituko dituzte, hau da, saneamendu sarea. Maria Reina parrokiaren eta Iruresoro plazaren arteko kaleetan egingo dute garbiketa, eta, horretarako, 1’4 milioi bideratuko dituzte.
Lanak nori esleitu erabakitzeko lehiaketa publikoa zabaltuko dute udalak, eta irabazleek 12 hilabeteko epea edukiko dute jarduera burutzeko.