Loiolako Sustrai aisialdi taldeko kideek ere jasoko dute diru laguntza. (Argazkia: Lide Ferreira)
Udaleko Gazteria saileko diru laguntzak nola banatuko dituen erabaki du Tokiko Gobernu Batzordeak. Guztira, 47.300 euro banatuko dituzte gazteria arloan lan egiten duten 43 elkarte edo talderen artean. Honako arrazoia eman du udalak diru laguntzak justifikatzeko: “Elkarte eta talde horiek guztiek egiten duten lana garrantzitsua da. Hiriaren ongizatean eta bizi-kalitatean eragin zuzena duen lana da”.
Honakoak dira elkarteak, besteak beste: Aspanogi, Gurutze Gorria Gazteria, Hezkide Eskola, Uliako Auzo Elkartea, Egiako Antxeta-Ttan Ttakun, Aspanogi, SOS Racismo Gipuzkoa…