Plazara Goaz Euskara Batzordeak antolatutako ikastaroak Felipe Juaristi idazleak gidatuko du, urriaren 19tik maiatzaren 15era.
Felipe Juaristi. (Argazkia: Plazara Goaz)
Intxaurrondoko Plazara Goaz Euskara Batzordeak, Bagera Elkartearekin batera, Felipe Juaristi Galdos idazleak gidatutako 50 orduko aurrez aurreko tailerra antolatu du.
Urriaren 19tik maiatzaren 15era egingo dute, asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, Bernart Etxepare plazan (Plazara Goaz elkartearen egoitzan).
Ikastaroaren
helburua da nor bere idazkeraren jabe egitea, nork bere pentsamendua garatzen ikastea (euskal sintaxia menderatzea) eta testuak idazten trebatzea (gutunak, komunikatuak, kazetari artikuluak, ipuin laburrak).
Metodologiari dagokionez, parte hartzen duen bakoitzak idatzitakoa aztertuko da taldean, fotokopien bidez. Eta testu horiek aztertu ondoren, berriak eraikiko dira.
Izena emateko, Bageraren webgunean sartu behar da,
urriaren 7a baino lehen. Ikastaroak 25 euro balio ditu.