Karlos I.aren etorbideko lurrazpiko pasabidea ixteko lanak hasi dituzte
Pilar Arana Mugikortasun zinegotziak otsailean iragarri zuen bezala, Karlos I.aren etorbideko lurrazpiko pasabidea ixten hasi dira. Hesituta dago eta zenbait kamioi daude bertan.
Amara Berri auzo elkartea pozik agertu zen otsailean udal gobernuak Karlos I.aren etorbideko lurrazpiko pasabidea ixteko hartu zuen erabakiarekin. Iñaki Olasagasti auzo elkarteko presidenteak adierazi zion IRUTXULOKO HITZAri elkarteko kide guztiak zeudela gune hori ixtearen alde: “Hiriko puntu beltzen mapa egin zenean, Emakumeen Etxean izan ginen, eta pasabidea puntu beltz gisa identifikatu genuen. Desagertu beharreko pasabidea izan da beti gure ustez”.