Groseko mirakruz kalea, pankartekin. (Argazkia: Groseko Etxebizitzaren Aldeko Plataforma)
Groseko Etxebizitzaren Aldeko Plataformak ez ditu mobilizazioak eten. Groseko etxe zaharrenetakoan,
Mirakruz 19 eraikinean, egiten ari diren “espekulazio ariketa” salatzen jarraitzen dute. Kanpoko itxura eta eraikinaren balio arkitektonikoaz gain, bertako etxeen prezioa eztabaidaren barruan sartzeko eskatu du: “Nola da posible pisurik merkeenak 500.000 euro balio izatea eta inork ezer ez esatea? Proiektu honek kalte handia eragingo dio auzoari, gentrifikazio prozesua larrituz”.
Joan den abuztuan Mirakruz 19 eraikinaren dorrea mantentzea hitzartu zuten Donostiako Udalak, promotoreak eta SOS Mirakruz plataformak.