Irailaren 12an zabaldu zuten garraiorako aukera berria, eta erabiltzaileen artean denetariko iritziak daude.
Maria Angeles Sarriegi eta Maria Luisa Leonet altzatarrak. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Altzatarrek Euskotreneko geltoki berria dute, irailaren 12tik. Orain arte Herreran zuten geltoki gertukoena, eta orain, garraiorako aukera berri bat zabaldu zaie goikaldeko bizilagunei. IRUTXULOKO HITZA Altzan egon da, bertakoen iritziak jasotzeko, geltokiaren inguruan.
Orokorrean, oraindik ezjakintasuna da nagusi, eta erabili dutenen artean, iritzi onak eta kexak ere badaude. “Lehengoan Anoetan egon ginen; hemen hartu eta bertan utzi gintun, primeran. Dena berria, oso txukuna eta oso ondo dago”, dio Maria Luisa Leonetek. Beste batzuk aldiz, pozik dauden arren, trenak bi norantzetarako aukera ez ematea faltan botatzen du. “Pentsatzen nuen Irun aldera joateko aukera ere emango zuela. Desbideratze bat egin dute, eta Altza da azken geltokia; orduan, Irunera joan nahi badut, Herreran jaitsi eta trenbidearen beste aldera igaro behar naiz”, kexatu da Maialen Goikoetxea.
Erreportaje osoa ostiraleko astekarian irakurtzeko aukera egongo da. Ez galdu.