Imanol Urbieta hil da
'Jon Braun' eta 'Martuteneko trena' abesti ezagunen egilea da, besteak beste.
Ran Rober Ran abestia. 1979an sortu zuen Xirula Mirula, eta 80ko hamarkadan Xixupika eta Lau katu eta danbor bat izeneko ikasmateriala. Euskal Herri osoko ia ikastetxe guztietan erabili zituzten.
Musikari zarauztarraren 13 abesti bertsionatu zituzten hainbat euskal musikarik 2013ko azaroan, eta Imanol Urbieta, bakarrik eta libre diskoa kaleratu zuten, haren omenez. Duela bi urte, gainera, omenaldi berezia egin zioten Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan, 1960ko hamarkadan hantxe hasi baitzen eskolak ematen.
Informazio gehiago:
[Elkarrizketa] Imanol Urbieta: “Negarrez irten nintzen txistua jotzen, ez nuen atera nahi”
[Erreportajea] Imanol Urbieta, haur eraikitzailea.
Imanol Urbietaren omenezko disko bat egin dute.
Imanol Urbieta musikari ezaguna hil da (Zarautz, 1934). MacMikel, Jon Braun, Ran Rober Ran eta Martuteneko Trena moduko abestien egilea da, hainbat lagunen haurtzaroko ezinbesteko kantuak. Musikaria eta irakaslea izandakoa zen Urbieta, eta bere irakasteko modua ez zen ohikoa, ikasleak jartzen zituen erdigunean, eta haiek bihurtzen zituen bere abestietako protagonistak.
Donostiarekin lotura zuzena izan du Urbietak, Xirula Mirula musika eskolaren sortzailea izan baitzen, eta haurrentzako hainbat eskola eman zituen hirian. Aurretik, Elizbarrutiko Maisutza Eskolan, eta Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolan eman zituen eskolak. Han ezagutu zuen Eneko Olarra; lau urte zituen, eta ez zuen r-a ondo ahoskatzen. Olarrari laguntzeko asmatu zuen Urbietak