Zein eragin izango du Brexit-ak Europako Batasunaren etorkizunean?
Udako geldialdiaren ostean, Europako Elkarrizketak proiektuaren zazpigarren jardunaldia egingo dute ostiralean (irailak 30, 19:00) San Telmo Museoan. David Gardner Financial Times egunkariko korrespontsala eta Sejal Parmar unibertsitate irakasle eta abokatua gonbidatu dituzte.
Joan den ekainaren 23an, Erresuma Batuko hiritarrek Europako Batasunetik irtetea erabaki zuten erreferendum bitartez. Batasunean halakorik gertatu den lehen aldia izan da, eta iraileko topaketa honetan Brexit-ak horrek Europaren etorkizunean izango duen eraginaren inguruan arituko dira.
Solasaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da www.europeandialogues.eu webgunearen bitartez. Era berean, herritar orok ekitaldia hasi aurretik hizlariei galderak bidaltzeko aukera izango du, bai Twitter bidez @EUdialogues, edota Facebook sarearen bitartez/European Dialogues.