Zinemaldi Matematikoa, urriaren 3tik 6ra
Matematika Txokoa elkarteak antolatuta, Zinemaldi Matematikoa egingo dute Antzoki Zaharrean urriaren 3tik 6ra. Matematikari buruzko topikoak eraitsi eta ezagutza matematikoa sustatu nahi du elkarteak “ahalik eta modu sinple, erakargarri eta matematikoenean”. Hiru filmez osatutako egitaraua osatu dute. Urriaren 3an Pi (Darren Aronofsky, 1998) proiektatuko dute; urriaren 4an La habitacion de Fermat (Luis Piedrahita eta Rodrigo Sopeña, 2007); eta urriaren 6an Tron (Steven Lisberger, 1982). Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira eta sarrera doakoa izango da.