Mari Jose Marrodan, Ander Trigos eta Maribi Guerrero Vía Fora tabernako terrazan. (Argazkia: Malen Aldalur)
Asko dira Bagera Elkarteak antolatutako Mintzalaguna egitasmoaren bitartez astero euskaraz hitz egiteko elkartzen direnak. Horien artean, Mari Jose Marrodan (Gros, 1971), Ander Trigos (Tolosa, 1952) eta Maribi Guerrero (Antigua, 1964).
Euskaldun zaharra da Trigos, orain dela hamar urte inguru iritsi zen Donostiara, eta barre artean aitortu du “kalera irteteko eta garagardoa edateko” eman zuela izena Mintzalaguna egitasmoan: “Donostiara iritsi nintzenean ez nuen jende asko ezagutzen eta aukera polita iruditu zitzaidan; denbora librea nuen, eta gainera, oso euskaltzalea naiz”. Guerrerok gustuko du euskaraz hitz egitea eta horregatik batzen da astean behin Trigos eta Marrodanekin: “Etxean ez dut euskaraz egiten; alabak badaki, baina ez du nirekin hitz egin nahi”. Marrodanen heblurua, berriz, eurekin euskaraz hitz egiteko ohitura hartzea da: “Ezagutzen dut euskaraz dakien jendea baina dagoeneko ohitura dut haiekin gaztelaniaz egiteko eta, beraz, asko kostatzen zait euskaraz aritzea. Mintzalaguneko kideekin, aldiz, beti hitz egiten dut euskaraz”.
Astearte arratsaldez elkartu ginen eurekin, eta han kontatu zizkigutenak jaso ditugu ostiraleko IRUTXULOKO HITZAn.