sortu dute. Helburua da, teknologia berrien arloan aurrerapausoa emanez, webgune interaktibo batean euskal ondarea bildu eta hura ezagutzeko modua eskaintzea. Elhuyar Fundazioak garatu du, EHUko IXA ikerketa taldearekin eta Euskomedia Fundazioarekin batera.
Ondare hori guztia gune bakarrean bildu eta erakustea da OndareBideak webgunearen asmoa, beraz. Donostialdeko funtsetatik abiatuz, euskal kulturaren museo birtual bilakatzea, hain zuzen. Egun, 30 erakunderen funtsak biltzen ditu egitasmoak, eta 400.000 elementutik gora daude ikusgai (argazkiak, bideoak, artikuluak, partiturak, kantuak, eskutitzak…), zenbait ibilbide edo erakusketatan antolatuta.
Donostia 2016k, kulturaren ezagutza libre eta partekatuaren aldeko apustuan, eduki kulturalak edonoren esku jartzeko ahalegina egin du egitasmo horrekin, edukiak ikusi, erabili eta berriak ere sor daitezen. Beti ere funtsen jabe diren erakundeen lizentziak errespetatuz. Horrez gain, garatutako teknologia guztia kode irekian egindakoa da, eta lizentzia libreekin banatuko da, herritar eta erakunde guztien eskura egon dadin.
Baina, erakundeak ez ezik, herritarrak ere protagonista izango dira. Lehenengoek zabaldu ahal izango dituzten bilduma zein edukiez gain, herritarrek ere aukera izango dute eduki berriak txertatzeko, erakusketa digitalak egiteko eta beste herritar batzuek prestatutako erakusketak bisitatu eta haien gainean iritzia emateko.