Groseko Mirakruz 19ko eraikina babestearen aldeko mugimendua eta Zorroagako zahar etxeko langileak agertu dira.
Mirakruzeko eraikina botatzearen aurka dagoen taldea, udalbatzarrean. (Argazkia: EH Bildu Donostia)
Iraileko udalbatzarra 9:30ean hasi da, eta zergen ingurun ari ziren eztabaidan udal ordezkariak, hainbat protestek bat egin dutenean.
Groseko Mirakruz 19ko eraikina babestearen aldeko pankarta atera du herritar talde batek, eta udaltzaingoak arazoak jarri dizkio; aldi berean, Zorroagako zahar etxeko langileak ere protestara agertu dira, eskuan kartelak hartuta, udalarekin hitzarmen bat lortzearen zain daudela eta. Zurrumurrua sortu da, eta Eneko Goia alkateak ixiltasuna eskatu du gelan; eta bestela, kalera ateratzera gonbidatu ditu.