Gora egin du euskararen presentziak Zinemaldian, baina urria da oraindik
Donostiako Zinemaldian euskararen erabilera neurtu du Bagera Elkarteak.
Donostiako Zinemaldian gora egin du euskararen erabilerak, nahiz eta, oraindik oso urria izaten jarraitzen duen. Hala ondorioztatu du Bagera elkarteak Zinemaldian euskararen erabilera neurtu ondoren.
Filmen kopuruei dagokionez, 219 filmetatik 15 euskaraz ekoitzi dira (%6,85) eta 24 film euskaraz azpidatzi dira (%11). Emanaldiei dagokionez, azpidatzia izan diren filmen kopurua %6,8 izan da. Euskar hutsez edo euskara eta beste hizkuntza batean ekoitzitako filmen emanaldiak, berriz, %7. Euskara bikoiztutakoak, hau sailean proiektatutako filmak izan dira, aurreko urteetan bezala film guztiak euskaraz entzun ahal izan dira.
Beraz, gora egin du euskararen erabilera baina Bagera Elkartearen ustez, “oso urria” da oraindik euskararen erabilera: 219 filmetatik 46 filmek izan dute euskararen presentzia eta 526 emanaldietatik 85 emanalditan, hain zuzen).
Bestalde, Bagera Elkarteak euskaraz ekoiztutako eta azpidatzitako filmak sail guztietara zabaldu behar direla uste du.: “Urtetik urtera zabaltzen ari da euskara, baina oso modu apalean. Aurten gainera, Sail Ofizialean euskarazko edo euskaraz azpidatzitako filmen ez dute lekurik izan.
Guzti hau kontuan izan da, Bagera elkarteak honela azaldu du: ” EAEn euskara hizkuntza ofiziala denez, Donostiako Udal Ordenantzek hala jasota, euskarak, gutxienez, gaztelaniaren trataera berdina izan behar du. Baina ondorioetan ikusiko dugunez, hori ez da horrela”. Horregatik Bagera Elkarteak uste du erakundeek esfortzu berezia egin beharko luketela filmak euskaraz azpidatzi daitezen.