Korrika egiteko garaia iritsi da
Hiru Hondartzetako Krosa jokatuko dute urriaren 9an, herri lasterketen egutegiari hasiera emateko.
Hiru Hondartzetako Krosa izango da irteteko pistola-tiroa botako duena, urriaren 9an, 10:00etan, eta atzetik etorriko dira gainontzeko guztiak. Jon San Sebastian Jakintza Atletismo Klubeko kideak azaldu duenez, lasterketa erakargarria da, eta iazko 3.300 lagun inguruko partaidetza mantentzea espero dute. Gainera, pozik daude emakumeen partaidetzarekin, %34aren bueltan ibiltzen baita. Edonola, izen ematea zabalik dago oraindik, Kirolprobak.com webgunean.
Korrikalariek 10 kilometro inguruko ibilbidea egin beharko dute, eta irteera eta helmuga Ondarreta hondartzaren ondoan izango dituzte.
Udazkenarekin batera irekitzen da urtero herri lasterketen egutegia.