Amara Berriko jaietako garagardoa dastatzeko prest?
Prest zaudete ZerrABeza garagardoa dastatzeko? Jaiak ostegunean, urriaren 6ean hasiko dira, eta ostiralean, urriaren 7an, egingo dute garagardo dastaketa. Jai gunean, Olaeta plazan, dastatu ahal izango da lehen aldiz, 19:00etan.
Amara Berriko jaietako egitarauak zer ekarriko duen badakizu?
Amara Berriko jai batzordeko kideek artisau garagardoa egin dute. Artisau garagardoa, eta auzokoa!