Hainbat gairen inguruko iritzia eman dute Amara Berriko bizilagunek
Bizilagunen parte hartzean oinarritutako kale proiektu artistikoa da Windows Donostia. Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren Corners of Europe programaren barruko egitasmo bat da. Denbora luzez hainbat eragilerekin batera landu dute, eta larunbat gauean Amara Berriko Donostiako Kofradien plazan ikusi ahal izan zen emaitza.
Askotariko gaiei buruzko galdera sorta zabala erantzuteko aukera izan zuten bizilagunek. Bizilagunei argiak banatu zizkieten, euren balkoietatik erantzun ahal izateko: Argi berdea baietz erantzuteko, argi gorria ezetz erantzuteko. Gauean zehar galderekin lotura zuten antzerki eta dantza emanaldiak ikusi zituzten.
Proiektu honen lehen entsegua Ingalaterran egin zuten, New Biggin By The Sea-n. Bertako meatzaritza industria itxi ondoren, burua altxa ezinik dabilen Ingalaterrako ipar ekialdeko herri txiki bat da. Hango biztanleekin lan egin zuten bertako arazoen inguruan galderak biltzeko asmoz. Proiektua Donostiara egokitu da Amarako eragile eta bizilagunen laguntzarekin. Horiek ere sorkuntza prozesuan parte hartu dute.
Balkoietan zabor poltsak zintzilikatu zituzten Euskal Herriko hainbat herritako biztanleen protestak erein zuen proiektu honen hazia. Windowsek ekintza kolektibo bat proposatzen du, Asier Zabaleta euskal koreografoaren eta Michael Hanna Ipar Irlandako artistaren eskutik. Horren oinarria izango da etxe bakoitzeko balkoia edo leihoa modu publikoan erabiltzea, protesta egiteko tresna gisa edo besterik gabe hainbat gairi buruzko jarrera erakusteko.
Ospetsua izatea gustatuko litzaizuke? Tortura onargarria den egoerak daudela uste duzu? Herri honek errefuxiatu gehiago onartu beharko lituzke? Amarak auzo identitatea duela uste duzu? Zure eskuari inoiz muxu eman diozu muxukatzen ikasteko? Euskadik herrialde independiente izan beharko luke? Galdera hauek eta gehiago erantzun behar izan zituzten bizilagunek larunbat gauean.
IRUTXULOKO HITZAk bideo batean laburbildu du Windows Donostiaren parte hartze egitasmoa, eta bizilagunek larunbat gauean bizi izan zutena.
Artistak: Asier Zabaleta, Michael Hanna Koproduktoreak: Teatro Pubblico Pugliese, Arts Council of Northern Ireland, DSS2016EU Tokiko kolaboratzailea: Harkaitz Cano Parte-hartzaileak: C.C. Ernest Lluch K.E. (Amarauna), Amara Berri Gurasoen elkartea, Barianterik ez – Variante no, Amara-Osinaga bizilagun elkartea, TAE Donostia, Donostiako Kofradien plazako bizilagunak, La Salle Ikastetxea Antzezleak: Ivan Aizpurua, Garazi Aldasoro, Haritz Morras, Jugatx Mirasolain Dantzariak: Thiago Luiz, Almeida, Maria Andres.