‘El viento nos llevara’ filmaren irudi bat.
Trueba zinema aretoa hartuko du berriz
Kresala zineklubak. Urriaren 3an abiatuko da denboraldi berria, eta zinezale askoren astelehenak goxatuko ditu, ohi bezala. Abbas Kiarostami zinemagilea omenduko dute lehen emanaldian. egile honen
El viento nos llevara (1999) filma emango dute, Mikel Insausti zinema kritikariak aurkeztuko duen saio batean.
Urriaren 10ean Naji Abu Nowar-en
Lobo (2014) filma proiektatuko dute. Oscar sarietarako hautagaia izan zen aurten. Zigor Etxebestek gidatuko du Kresala zineklubaren bigarren saio hau.
Pobreza Cero elkartearekin elkarlanean emanaldi berezia egingo dute urriaren 17an. Maite Vitoria Daneris-en
El lugar de las fresas (2013) filma emango dute. Zuzendariak berak aurkeztuko du pelikula eta sarrera doakoa izango da.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan, azaroaren 7an, Raul Garciaren
Extraordinary Tales (2015) filma emango dute. Viva Poe zikloa hartuko du Zinemaren asteak, eta film hau Trueban hartuko du Kresala Zineklubak. Josemi Beltran Beldurrezko Astearen zuzendariak aurkeztuko du emanaldia.
Azaroaren 21ean Peter Strickland-en
The Duke of Burgundy (2014) filma emango dute. El Circulo del Fotogramako Amaia Garciak aurkeztuko du pelikula.
Azaroaren 28a Emakumearen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunari eskainiko diote. Carolina Astudillo zinemagilearen
El gran vuelo (2014) filma emango dute.