Matematika oinarri hartuta hainbat jarduera antolatu dituzte
Zinemaldi Matematikoa egingo dute Antzoki Zaharrean. Hiru filmez osatutako egitaraua osatu dute. Urriaren 3an Pi (Darren Aronofsky, 1998) proiektatuko dute; urriaren 4an La habitacion de Fermat (Luis Piedrahita eta Rodrigo Sopeña, 2007); eta urriaren 6an Tron (Steven Lisberger, 1982). Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira eta sarrera doakoa izango da.
Donostia 2016ren laguntzarekin matematika hainbat arlo ezberdinekin nahastu dute: esaterako, argazkilaritzarekin, zinemarekin, literaturatekin, bertsolaritzarekin, naturarekin eta musikarekin.
Urrian zehar matematikaz gozatzeko aukera ugari daute:
Matematika argazkilaritza analogikoan: urriaren 1etik 20ra PhotoGune espazioan.
Zinemaldi matematikoa: urriaren 3an, 4an eta 5ean Antzoki Zaharrean.
Litematika: urriaren 11an Donostiako informatika fakultatean.
Bertso saio matematikoa: urriaren 15ean Lugaritz kultur etxean.
Naturaren ekuazioak: urriaren 18an euskara eta urriaren 19an gaztelaniaz Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria eraikinean.
Musikaren matematika: urriaren 20an Keler egoitzan.
Escher-en arte magiko eta matematikoa: urriaren 25ean Keler egoitzan.
Matematika Txokoa elkarteari buruzko erreportajea argitaratuko du ostiralean IRUTXULOKO HITZAK.
Matematika Txokoa taldeko kideek hainbat egitasmo antolatu dituzte matematika ardatz hartuta.
Matematikari buruzko topikoak eraitsi eta ezagutza matematikoa sustatu nahi du elkarteak “ahalik eta modu sinple, erakargarri eta matematikoenean”.
Urriaren 3tik 6ra, esaterako,