Ondarretako hondartza. (Argazkia: Lide Ferreira)
Eguzki talde ekologistak Ondarretako ur kutsadurari buruzko azalpenak eskatu dizkio Alfonso Gurpegui ingurumen zinegotziari. Izan ere, azaldu dute udalak irailaren 19an Ondarretan hartutako ur laginen analisiaren arabera, “kontuz” bainatzeko gomendioa eman zuela, eta udalak ez zuela gomendio hori “behar bezala seinalizatu”:
“Erabiltzaile gehienek ez dute gomendioaren berri izan eta bainu librea balitz bezala bainatu dira”.
Bioaniztasuna eta Ingurumena Kudeatzeko Udal Atalak boletin bat argitaratu zuen, zeinetan irailaren 16an hartutako laginen analisien arabera, Ondarretako Tenis parteko uren kalifikazioa “nahikoa” baino ez zen.
Eguzkik azaldu du egoera horretan, gehienez 10 minutuko bainua eta ondoren ur gezako dutxa bat hartzea aholkatzen dela.
Hori dela eta,
salatu dute udaleko webgunean ez zutela egoeraren berria eman irailaren 27ra arte, eta irailaren 28an hondartzan bandera horiaren bitartez seinalatu gabe jarraitzen zuela.
Azaldu dute ez dutela zalantzan jartzen udalak uraren kalitatearen jarraipen ona egiten ez duenik, baina honela gaineratu dute:
“Alferrik da informazio egokia izatea baldin eta erabiltzaileei azkar eta argi helarazten ez bazaie. Eta kasu honetan berandu eta gutxi informatu zaie”.
Hori dela eta, Eguzkik kutsadura kasu honi buruzko argibideak eskatu dizkio Gurpegiri: “Kasu hau arraroa, behintzat, badela onartu beharra dago”. Halaber,
kutsaduraren iturburua zein den eta Udalak honen aurrean nolako neurriak hartzeko asmoa duen jakin nahi dute.