Zinemaldi Alternatiboak ez ditu foku eta argiak itzali
Zortzigarrenez ospatu dute Zinemaldi Alternatiboa, eta programa amaitu bada ere, “kapitalaren kulturak berekin dakartzan kontraesan, engainu eta ahanzturei itzuli egiten” jarraituko dutela adierazi du Donostia Saldu eta Suntsitu kolektiboak.
Kultura egiten jarraituko dutela berretsi dute, bestelako kultura: “Kultura ez delako inoren monopolio. Kulturak direlako, pluralean. Eta kultura horien froga txiki batekin esaten dugu aurtengoan laster arte”.
Film labur batzuekin esan dute laster arte. Izan ere, Zinemaldi Alternatiboaren azken egunean Donostia 2016 Kultur Hiriburutzari lotutako film labur batzuk proiektatu zituzten Txantxarreka gaztetxean: “Bost lan, Kultur Hiriburutza gaitzat hartuta hitzik erabili gabe, ordu gutxi batzuen tartean onduak denak”.