Euskadiko gerra ontzidian ibili ziren gudarietatik bizi den bakarra omendu dute
Nerea Lizarralde
Juan Azkarate (ezkerretik hasita, bigarrena) bere senideekin gaur, Ontzi Museoan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Ontzi Museoak eta Foru Aldundiak Juan Lazkano bermeotarra omendu dute Donostian. Hamalau urte zituela Euskadiko gerra ontzidira bildu zen, duela 80 urte. Arrantzontziak gerraontzi bihurtu eta itsas kostaldea errepublikaren alde gogor borrokatu zen.
Guztira 920 lagunek egin zuten bat Euskadiko Gudontzidiarekin, 917 gizonezkok eta hiru emakumek. Juan Azkarate da Euskadiko Gudontzidian ibili ziren gudarietatik bizi den bakarra. 94 urte ditu Azkaratek, eta horrelako konpromisoa horren gazte zergatik hartu zuen galdetu diotenean argi erantzun du:”Behar zen tokian egon behar genuen”.
Boluntarioen %87a euskal herritarrak izan ziren, gehienak Bermeo eta Pasaiakoak. Galiziako boluntario batzuek ere parte hartu zuten.
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea