Bizilagunak egitasmoak mahai baten bueltan bilduko ditu jatorri anitzetako bizilagunak.
Bizilagunak egitasmoaren aurkezpena. (Argazkia: Donostiako Udala).
Mahai inguruan bilduko dituzte atzerritik etorritakoak eta hemen jaioak bosgarren urtez ezagutza sustatzeko eta aurreiritziak gainditzeko SOS arrazakeriak antolautako Bizilaguna egitasmoan.
Azaroaren 13an, bazkalorduan, bi familia, bata hemengoa eta bestea atzerritarra, bazkaltzera elkartuko dira bietako baten etxean. Bazkarian, familiako kideekin batera moderatzaile batek ere parte hartuko duela jakinarazi dute: “Bizilagunak egitasmoak harreman berriak egiten lagundu dezake”.
Azaldu dute helburua berdintasunean atzerritarren eta hemengoen parte hartzea sustatzea dela: “Egunerokotik modu apalean abiatuta, Bizilagunak egitasmoak eraldaketarako tresna izan nahi du, gure herri eta hiriak elkarbizitzarako gune izan daitezen”. Bestalde, azaldu dute aurten Bizilaguna egitasmoak “luxuzko enbaxadoreak” dauzkala jarduera ezagutzera emateko eta bultzatzeko. Horretarako hainbat kirolari ezagunen laguntza izango dute: Horien artean, Bera Bera eskubaloi taldea, Xabi Alonso eta Mikel Alonso futbolariak, Realeko neskak eta Iñaki Perurena harrijasotzailea.
Gipuzkoako, Bizkaiako eta Arabako hainbat herritan egingo dute egitasmoa.
Izena emateko hainbat aukera daude:
Telefonoz: 943 32 18 11
Sare sozialetan: Facebook Bizilagunak eta Twitter @Bizilagunak2016
Posta elektronikoz: www.mugak.eusosracismobizilagunak@gmail.com