Kultura Alternatiboaren bigarren urteurren festa ospatuko dute Dabadaban
Deia zabaldu dute herritarrrak gerturatu daitezen, eta sarrera doakoa izango da.
Kultura Alternatiboa; baliabideak lortzeko, eta artistak elkartu eta ikusarazteko helburuarekin. Oinarrizko kultura lagundu eta sustatzeko plataforma da Kultura Alternatiboa, eta urriaren 9an bere bigarren urteurrena ospatuko du Dabadaban.
Ospatzeko gauza asko dituztela azaldu dute Kultura Alternatiboko kideek: “Bi urteko ibilbidea, hogei topaketa orokor, 150 ekimen artistiko baino gehiago, hirurehundik gora partaide, kolaborazio pilo bat, lagun eta esperientzia berriak…
Urriaren 9an eguerdiko 12:00etatik aurrera hasiko da festa Dabadaban. Bertan, Kultura Alternatiboa zer den erakutsiko dute, arte adar ugarietako ekimen artistikoekin: arte plastikoak, antzerkia, umorea, umeentzako ekimenak, liburuak, kolektiboak, erakusketak, musika…
KA bigarren urteurren festa (urriak 9, igandea)
Egitaraua:
12:00 Ate irekiera
12:30 Rockantxikirrola (Umeentzako kontzertua)
13:30 Ni Beti Ondo (Umeentzako Liburu aurkezpena)
16:00 Lo Que Nos Une (Laburmetraia)
16:30 Rous (Kantautorea)
17:00 Aitor Navarro (Umorea)
17:30 Poesía Nos Da Igual (Olerkiak)
18:00 Mario Simancas (Antzerkia eta umorea)
18:20 Kanif Beruna (Dantza Garaikidea)
18:40 Marc Cortadelles (CD aurkezpena)
19:10 Soraya García (Aurkezpena)
19:30 Ibai Marin (Kantautorea)
20:00 Urban Hamairu Kolektiboa (Break dance, Hip Hop)
21:00 Psicoacustic (The Beatles Tribute Band)
Bitartean ikusgai:
Margo murala zuzenean
Azoka
Erakusketak
Proiekzioak
Karikaturak zuzenean
Umentzako tailerrak
Jone Laspiur
Rosario C. Vidal
Rai Bikandi
Susana Urquia
Santi Bosch
Anais Ladam
Guille Martinez (Fotobixo)
Paoletta Piruletta
Ibon Gurrutxaga
Duela bi urte sortu zuten