Lan eskaintza publikoa egingo du udalak, 20 lanpostu betetzeko
Gizarte langileentzako izango dira horietako 17 postu.

Udaletxean 25 urte lanean egin dituzten langileak omendu zituzten maiatzean. (Argazkia: Donostiako Udala)
- Mugikortasuneko goi mailako teknikariak titulua eduki beharko du: Bide, Ubide eta Portuen Ingeniaritzan; Telekomunikazio Ingeniaritzan; Informatika Ingeniaritzan; edo Industria Ingeniaritzan.
- Arkitekto teknikoak eduki beharko du Arkitektura Teknikoko titulua.
- Gizarteko Laneko teknikariak izango dira Gizarte Laneko diplomadunak.
- Langile guztiek euskaren 3. hizkuntza eskakizuna bete beharko dute, hau da, EGAren mailakoa.