Okendotegi biderako sarrera egokitzen ari dira
Martuteneko zubiaren bueltako lanak txukuntzea lortu dute bizilagunek.
Sarroeta auzo elkarteko presidente Isabel Arrietarekin egon zen astekaria, eta erreportaje zabala osatu zuen auzoko obren inguruan. «Bukatu gabe dago, eta oraindik aukera dute aldaketak egiteko. Barkaiztegi sagardotegira doazen kamioiekin gurutzatu ezkero, gainerako autoek ez dute lekurik izango. Duela gutxi hil zen Barkaiztegiko Joxemarik maiz esan zien lanak egiten ari zirenei gune horrek zabala behar zuela», azaldu zuen Arrietak. Obrak kudeatzen URA agentzia ari da, eta bizilagunak oso pozik daude haiekin; udalari dagokionean, ordea, uztailetik ez zuten berririk, eta eskutitz bat idatzi zuten, lanei behar bezalako amaiera emateko eskatuz. Dirudienez, bizilagunen eskaerak erantzun zuzena izan du azkenean.
Martuteneko bizilagunak ez zeuden gustura Okendotegi biderako sarrerarekin. Duela hiru aste zabaldu zuten Martutene pasealekuko zubia, eta Okendotegi biderako sarreran arazoak zeuden, ezin baitziren bi auto gurutzatu. Bizilagunen elkarteak argi zuen eskaera: Errepidea zabaldu, semaforo bat jarri, eta Ali Oli jatetxearen ondoan auto bat geratzeko moduko lekua uztea. Hala, joan den astean, lanak moldatzen hasi zirela jakin du IRUTXULOKO HITZAk, eta errepidea zabaltzen hasi direla ikus daiteke.
Hain zuzen ere,