2017ko Inauterietako kartela egin nahi duzu?
Lanak aurkezteko epea azaroaren 25ean izango da; eta saria 1.000 eurokoa.
Donostia Festak-ek jakinarazi duenez, 2017ko inauteriak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa abian jarri du. Lehiaketan norbanakoek zein enpresek parte hartu dezakete. Lanak aurkezteko epea azaroaren 25ean amaituko da, 13:30ean, eta saria 1.000 eurokoa izango da, zergak barne.
Lehiaketaren oinarri eta informazio guztia hemen irakur daiteke.