Amara Berriko Superxagu jai batzordeak salatu du auzoko haurrek murala marraztu behar zuten lekua hesitu duela udalak eta, gainera, aurreko urteetan egindako muralak ezabatu nahi dituela.
Urtero Amara berriko auzoko ikastoletako haurrek mural bat margotzen dute auzoan: “Pareta ilun batean mural koloretsu bat eginez”. Lehengo urtean zailtasunak jarri zizkieten udaletik, baina azkenean autobiaren azpiko pasabidean murala margotzea lortu zuten. Aurten, aldiz, murala margotzeko baimena lortu badute ere, paretaren eraisketa sinatu du udalak eta ingurua hesitu dute. Horren aurrean honela azaldu dute jai batzordeko kideek: “Aurten murala beste modu batera egingo dugu eta haur eta guraso guztiak deitzen ditugu elkarrekin arratsalde zoragarri bat pasa dezagun auzogintzan”.
Dena den, salaketa ez da hor geratzen. Izan ere, udalak aurreko urteetan egindako muralak ezabatuko dituela jakinarazi die: “Auzotar bat kexatu omen da garbitasunaren faltsukeria erabiliz”. Azaldu dute, “tristea” dela udalak auzotarrak “gutxietsi” eta halako mezuak dituzten muralak ezabatu nahi izatea: “Donostia kapitalak mugitutako kulturaz kutsatu nahi duzuen bitartean, guk auzoa auzotik eta auzotarrekin eraikiko dugu, hitzez zein ekintzez. Guk kulturaz auzotarrekin gozatuko dugu, hitzez zein ekintzez”.
Hauek dira aurten eta aurreko urteetan hormetan marraztu dituzten leloak:
2013. urtean: Guztion auzoa, kolore guztietakoa.
2014.urtean: Entzun erantzun, barruan kanpoan, euskara oihartzun.
2015. urtean: Sentitu, pentsatu, ekin, denok elkarrekin.
2016. urtean: Lurra, airea, sua, ura…bizi amalurra!Hemen Amara Berriko jai batzordearen idatzia osorik.
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea