Euskaraz bizi ahal izateko Donostian egin dituzten egitasmoak beste herri batzuetara zabaltzen hasi dira
Egia Euskaraz batzordeak Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako proiektuari ekin zion urtarrilaren hasieran. Orduz geroztik, antzeko egitasmoak egin dituzte Añorgako bizilagunek eta Donostiako Piratek. Orain proiektua hainbat herrietara zabaltzen ari da.
Egiako hainbat eragilek zortzi astez, eguneroko bizitza euskaraz egin zuten auzoan, astebeteko txanden bitartez.
Egian arrakastaz garatu eta gero, Añorgatarrak ere animatu ziren maiatzean Añorgan Euskaraz Bizi Nahi Dugulako proiektua abiatzen. Txapak eta koadernoak banatu zituzten auzoan eta Egiako bizilagunek egin bezala, astebeteko txandetan euskaraz aritu ziren.
Azkenik, Donostiako piratek hartu zuten txanpa. Aste Nagusian euskaraz bizitzeko ahalegina egin zuten, piraten euskara lan taldeak bultzatuta. “Hartu txanpa” izena jarri zioten egitasmoari eta pirata andana bildu ziren euskararen olatuaren azpian.
Badirudi orain beste zenbait herrietara zabaldu dela egitasmoa Hernani, Lasare-Oria, Agurain eta Astigarraga.
Ideia bera Lutxo Egia idazle bilbotarrak egindako esperientziatik hartu zuten Egiako bizilagunek. Den den, auzoan euskaraz bizitzeko egitasmoa Donostian gorpuztu da, eta badirudi zabaltzen ari dela.