
Lisabo taldeko bateria jotzailea izan zen, Donut taldeko kidea ere izan zen.
Ivan Zabalegi oraingoan lehen planoan ikusiko duzu, bakarrik, bere gitarra eta ahotsarekin. Eta batzuetan, agian, Sacco taldeko bere anaia Anderrekin.
Nire izenarekin hasi du bakarkako ibilbidea Iban Zabalegik, eta bere emanaldiarekin hasiko da urriaren 9an (igandea, 18:00) Egiako Txondorra guneko kontzertu eta solasaldi egitaraua. Sarrera: 4 euro.