Beste pertsona bat atxilotu dute hiru moto erretzea egotzita
Hiru motori su ematea egotzita 49 urteko gizon bat atxilotu zuen asteazken goizaldean Ertzaintzak. Azaldu dutenez, motozikleta horietako bi Intxaurrondon erre zituen auzo Baratzategi kalean eta hirugarrena Grosen Nafarroa hiribidean.
Ertzaintzak jakinarazi du, botila bat gasolina eta bi txiskero zeramatzala soinean eta atxilotu zuten unean. Bestalde, gaineratu dute atxilotua ikerketapean zegoela joan den maiatzetik Donostiako Parte Zaharreko etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz.
Irailaren 20an beste lagun bat atxilotu zuten motoei su ematea leporatuta.
Erlazionatutako edukiaUstez hainbat motori su eman dion pertsona identifikatu du Ertzaintzak