Mobilizazioa egingo dute urriaren 15ean. (Argazkia: Erraustegiaren aurkako mugimendua)
Erraustegiaren aurkako mobilizazioa egingo dute urriaren 15an Erraustegiaren Kontrako Mugimenduak deituta. ‘Zuen negozioa, gure minbizia’ lelopean abiatuko dira goizeko
12:00etan Foru Aldunditik Banco Santanderreko egoitzara.
Jakinarazi dute mobilizazioen dinamika areagotuko dutela, eta urriaren 15ekoa hasiera baino ez dela. “Erraustegiek osasunari egiten dioten kaltea zientifikoki demostratuta egon arren, eta Gipuzkoan inoiz egin den diru publikoaren xahuketarik handienak herritarren artean sortu duen haserrea kontuan hartu gabe, Diputazioak erraustegiarekin egoskortuta jarraitzen du”, azaldu dute. Honen aurrean, Erraustegiaren aurkako Mugimenduak mobilizazioak areagotzea erabaki du.
Salatu dute, ezkutuan, Diputazioak “bedeinkapen politikoa” eman ziola Zubietako erraustegiaren proiektuari: ” Oporretara joan baino egun bat lehenago, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Zubietako erraustegia eraikitzeko baldintza agiriak onartu zituen, herritarren protesta artean”. Hortik aurrera, proiektuak bere tramitazio administratiboa jarraitu du eta
Erraustegiaren Kontrako Mugimenduak azaldu du urriaren bukaerarako espero dutela hurrengo pausua: konkurtso publikoaren epe bukaera.
Hori dela eta, herritarrei kalera ateratzeko deia luzatu diete: “Oraintxe bertan, bulego ilunetan, eskrupulorik gabeko negozio gizonak denon dirua eta osasunaren kontura aberastu nahian ari dira, Gipuzkoako agintari politikoen oniritzi lotsagabearekin”.