Euskotreneko langileen elkarretaratzea. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Amarako geltokiko Euskotreneko langileek greba bertan behera uztea erabaki dute. Azaldu dute, greba egiteko arrazoiak oraindik bere horretan jarraitzen badute ere, ez dutela ziurtasunik. Izan ere, salatu dute komunikatu dietela greba ilegaltzat jo dezakeela enpresak.
Hori dela eta, greba uztea erabaki dute eta salatu dute enpresak greba eskubidea “baldintzatu” dietela.