Helduentzako bertso eskola ikastaroa antolatu du Bagera Elkarteak
“Nola egiten da bertso bat? Zein da teknika? Ikasi ote daiteke lagun batentzako zorion agurrerako bertso bat egiten? Eta bat-batean kantatzen?” galdera hauei eta gehiagori erantzuteko helduentzako bertso eskola ikastaroa antolatu du Bagera Elkarteak.
Bertso eskola ikastaroa azaroaren 7tik maiatzaren 29ra izango da Bagera Elkartean; astelehenetan 18:30etatik 19:30etara.
Ikastaroaren helburua denok barruan dugun “bertsolari txikiari edo handiari” forma ematea eta oinarrizko teknikak ikasteko aukera ematea direla azaldu dute.
Izarne Zelaia Arratibel bertsolari donostiarra izango da irakaslea.
Izena emateko bagera@bagera.eus helbidera idatzi edo 943005074 telefono zenbakira deitu.