Ainhoa Garmendia tenoreak parte hartuko du gaur 'Don Pasquale' operaren estreinaldian.
Ainhoa Garmendia opera abeslaria, Viktoria Eugeniako eskaileretan. (Argazkia: Lide Ferreira)
Donostiako lehen opera denboraldia jarriko du abian aste honetan Opus Lirica elkarteak. Izan ere, 2014. urtetik darama lanean zenbait emanaldi egiten, baina aurtengo hiruak izango dira denboraldi baten barruan eskainiko dituztenak:
Don Pasquale (urria),
Carmen (2017ko otsailean) eta
La Cenerentola (2017ko maiatzean).
Don Pasquale gaur estreinatuko dute, 20:00etan, Viktoria Eugenia Antzokian.
Bertan parte hartuko du
Ainhoa Garmendia (Legorreta, 1974) tenoreak. IRUTXULOKO HITZA berarekin izan da, eta
bihar argitaratuko du elkarrizketa paperean. Abeslariaren arabera, operarekiko zaletasuna badago Donostian. Izan ere,
Traviata estreinatu zutenean, 5.000 ikus-entzule joan ziren. Hala,
Don Pasquale-kin ere arrakasta bera lortu nahi dute. “Operarekiko zaletasuna eta gogoa badago. Kontua da ez dela ohiturarik sortu, eta horretarako bide bat izan daiteke opera denboraldia bera sortzea”, nabarmendu du Garmendiak.