Garoa liburu dendak udazkeneko egitaraua aurkeztu du.
Musika, literatura, artea, eztabaidak, tailerrak, festa, erakusketak… Groseko
Garoa liburu dendan udazkeneko menua prestatu dute eta gose diren kulturzaleen gozagarri izango diren proposamenak prestatu dituzte. Irakurle klubak aurrera jarraituko du Ruth Perez de Anucitak gidatuta, Paperezko Kontzertuak ere egingo dituzte -oraingoan ostiral arratsaldetan egingo dituzte-. liburu aurkezpenak, hitzaldiak… Hemen duzue programaren aurrerapen bat.
Udazkeneko egitaraua:
Urriak 11. Irakurle kluba: ‘El Gran Gatsby’, Francis Scott Key Fitzgerald (19:00).
Urriak 14. Info7-ren urtemugaren festa eta kontzertua. Morau, Izaro eta Txula Potra (19:00).
Urriak 19. Feminismo tailerra Kaixomaitia.eus atariaren eskutik, Bilgune Feministarekin elkarlanean (18:30-20:30). Izen ematea 20 euro.
Urriak 20. Ciclos Iturgaitzek Ricardo Gomezen ‘Gooolpe de vista’ liburua aurkeztuko dute (19:00).
Urriak 21. Inaxio Goldaracena poetak ‘Anestesia’ liburua aurkeztuko du (19:00).
Urriak 27. ‘Kauskaso-Kurdistan bizikletaz’, Junkal eta Xabier Lertxundi (19:00).
Urriak 28. Jurgi Ekiza (20:00). 10 euro.
Azaroaren 4tik azaroaren 21era. Stephen Webb artistaren erakusketa sotoan.
Azaroak 17. Diego Vasallo, ‘Al margen de los dias’ liburuaren aurkezpena (19:00).
Azaroak 18. Mila Martinez, ‘Mis noches en el Ideal Room’ (19:00).
Azaroak 19. Joseba Irazoki eta Beñat Axiari (20:00). 10 euro.
Azaroak 25. Kirmen Uribe, ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’ eleberriaren aurkezpena (19:00)
Azaroak 26. Kirmen Uribe, ‘La hora de despertarnos juntos’ eleberriaren aurkezpena (19:00).
Abenduak 16. Cabezafuego (20:00). 10 euro.