Ez da umorerik falta Amara Berriko jaietan
hausnarketa feminista bat egin dute jaiak antolatzeko orduan: zergatik egiten dituzten jaiak, zein den festen sinbologia, nola kudeatzen dituzten jai batzordeko kideen arteko harremanak, benetan parekideak eta parte hartzaileak diren… Beste berritasunetako bat, berriz, ZerrABeza garagardoa da; auzoko zenbait kideren artean egin dute eta jaietan egon da salgai.
Bestalde, jaien hasieran bat egin zuten aldarrikapenak eta festak. Superxagu jai batzordeak salatu zuen auzoko haurrek murala marraztu behar zuten lekua hesitu zuela udalak eta, gainera, aurreko urteetan egindako muralak ezabatu nahi dituela.
Ostegunean hasi zituzten Amara Berriko festak eta urriaren 10era arte iraungo du jaiak.
Atsedenik gabe, umore onean eta mozorrotuta dabiltza antolatutako jardueretan parte hartuz. Ostegunean haurrentzako jolasak, murala, kalejira, txupinazoa, buruhandiak, danborrada eta DJak izan zituzten, eta ostirala ez zen gutxiagorako izan. Goizean goiz hasi ziren Amara Berriko bizilagunak euskal dantzen erritmora gerriak mugitzen; haurrak ere fin aritu dira marrazkiak egiten; eta kuadrilla polita elkartu da bazkalorduan, txapelak buruan jantzi eta kantuan makarroiak jan bitartean. Arratsaldean berriz, jolas parte hartzaileak, umeentzako ikuskizuna, kirol festako finala, Lakuntzako Anttoniri omenaldia eta kontzertuak. Ez dago aspertzeko denborarik.
Astebururako ere egitarau zabala prestatu zuten Superxagu jai batzordeko kideek. Aurten gainera,