Europako ikerketa gunerik handienetakoa egingo dute Miramonen
CIDETEC zentro teknologikoak gune berria egingo du han. Azaleren ingeniarien gaineko ikerketa egiteko gunea izango da.
Onarpenaren ostean, CIDETECek bi lur sail hartu ahal izango ditu bere instalazio berriak egiteko, egun duen enpresaren ondoan. Horrela, proiektu gehiago egiteko eskaera berriak hartu ahal izango ditu enpresak.
Eraikin berriari esker, lanpostu berriak sortuko ditu CIDETECek. 2016an, 40 ikertzaile gehiago hasiko dira lanean, beraz, 170 langile izango ditu. Horietatik, erdia baino gehiago doktoreak izango dira, eta %90, goi mailako tituludunak.
Europako ikerketa gunerik handienetakoa izango du Donostiak. Izan ere, Miramon teknologia parkearen Plangintza Berezia onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak, eta, ondorioz,