Behean eskuinean, Itziar Villalba, Atenaseko Hotel City Plazara laguntzera joan den boluntarioa, errefuxiatuekin. (Argazkia: Itziar Villalba)
Herritarrek kudeatutako Atenaseko Hotel City Plazan bizi dira, egun,
400 errefuxiatu. Bertan izan dira,
boluntario gisa, Groseko Itziar Villalba eta Iñaki Etxeberria, euren laguntza eskaintzeko helburuarekin. Intxaurrondoko gastronomia elkarteak bultzatutako Zaporeak proiektuarekin Chiosera joan ziren apirilean, errefuxiatuei jaten emateko. «Esperientzia polita baina, aldi berean, gogorra izan zen. Mugak itxi zituztenean izan ginen bertan, eta bazkaria banatzen genien. Nahiz eta harreman oso zuzena ez izan, hainbat errefuxiaturekin harremana mantentzen dugu», azaldu du Villalbak.
Ume-eramaileen taldearekin elkarlanean, harreman horietako batetik heldu zen hotela ezagutzeko aukera. «Hotela oso ondo dago. Jabeek zegoen bezala utzi zuten: sukaldean denak funtzionatzen du, logeletan oheak eta maindireak daude…», azaldu du Villalbak. Lortu duten antolaketa horren atzean, baina,
egoera latzak bizi izan dituzten errefuxiatuen lekukotasunak daude.
Erreportaje osoa ostiralean egongo da irakurgai, paperean.