Martxoaren 5ean egingo dute 28. Lilatoia
2017. urteko Lilatoia, emakumezkoen herri lasterketa, noiz izango den zehaztu berri du Donostiako Atletikok. Martxoaren 5ean egingo dute 28. Lilatoia, 10:00etan. Oraindik ez dute izena emateko epea ireki, baina parte hartu nahi dutenek jada apuntatu dezakete euren agendan! Eta bide batez, azken Lilatoiko irudiak gogora ekartzeko aitzakia ederra eman digu Donostiako Atletikok!