Sakabanaketaren aurkako flashmob-a egin dute Amara Berrin
Amara Berriko jaiak ospatu zituzten urriaren 6tik 10era bitarte. Bertan, bat egin zuten festak eta aldarrikapenak. Sare mugimenduak deituta Flashmob-a egin zuten Amara Berrin, sakabanaketa salatu eta urriaren 15ean larriki gaixo dauden euskal presoen eskubideen alde Donostian egingo duten mobilizazioan parte hartzera deitzeko.
Aurretik, Igeldoko, Groseko eta Parte Zaharreko festetan ere egin zituzten flashmobak.
Erlazionatutako edukiaEz da umorerik falta Amara Berriko jaietan