Hasi da Loiolako jaiotzarako panpin bilketa
Denetik jartzen dugu», azaldu zion Jauregik IRUTXULOKO HITZAri, 2014ko elkarrizketa batean. Azken batean, aitzakiatzat hartzen du Jauregik Gabonen kontua, auzoari bizia eta kolorea emateko. Urte hartan, 600 panpin baino gehiagok bete zuten auzoa, zenbat izango ote dira aurten?
Batzuek oraindik urruti ikusiko dituzte Gabonak, baina Loiolan dagoeneko data horiei begira lanean hasi dira. Hamabigarren urtez jarraian, auzoko kaleak gabon giroan murgilduko dituzte, jaiotza bereziarekin. Horretarako, material bilketa hasi dute jada. Beraz, lagundu nahi duenak, kultur etxean utz ditzake panpinak, peluxeak edo CDak. Horrela, berrerabilitako materialarekin osatuko dute dagoeneko klasiko bihurtu den apainketa.
Pili Jauregi da apainketaren arduradun nagusia, beste bizilagun batzuen laguntzarekin. Izan ere, ederki pasatzen duen arren, lan handia izaten baitu Jauregik Gabonen bueltan.
Atari Eder plazan izaten du gune nagusia jaiotzak: Olentzero, Errege Magoak, Santomasetako postua, animaliak… horretaz gain, bertako baserri eta etxeak irudikatu ohi dituzte, Atari Eder eta Atxiki, besteak beste.
Azken urteetan, ordea, denetariko pertsonaiak azaldu dira Loiolan, baita Aita Santua bera ere. «Jaiotza deitzen diogu, baina ez dakigu zer den ere!