Gipuzkoako Foru Aldundiarena zen eraikina Donostiako Udalarena da orain.
Txomin Eneako Arteleku eraikina. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Txomin Eneako hirigintza proiektuaren barruan, Donostiako Udalak aurki onartuko du Arteleku botatzea. Izan ere, orain arte aldundiarena zen eraikina udalaren eskuetara pasa da, musutruk,
Txomin Enearen garapena “behar bezala gauzatzeko”.
Hirigintza zinegotzi Enrique Ramosek azaldu duenez, “Artelekuren eraisketak ahalbidetuko du Txomin berriaren garapen osoa. Eraisketarik ez balego, eraikina auzo berritik 3-4 metro behera geratuko litzateke, eta lanak zailduko lituzke”. Bertan,
plaza bat egingo dute, eta kirol guneren bat egokitzea aurreikusten da.
Bestalde, doako lagatze horren truke,
aldundiak Artelekuren esanahia moduren batean mantentzeko eskatu dio udalari. “Horregatik,
plaza berriak Artelekuren izena izan dezan proposatuko dugu, baita eskulturaz osaturiko multzo bat ere”, amaitu du Ramosek.