Belartzako lanen ingurua hesitu du udalak obrekin jarraitu ez dezaten
bizilagunek, talde ekologistek eta EH Bilduk
“Astelehenean eman genuen obrak geldiarazteko agindua, baina kasurik ez digutela egin ikusita ingurua hesitzeko agindua eman dugu”, azaldu du Enrique Ramos PSE-EEko zinegotziak. Bestalde, astelehenean obrak ez gelditzeagatik zigor prozedura abiarazi dutela jakinarazi dute. Zigorra 500 eta 5.000 euro bitartekoa izan daiteke.
Bestalde, agerraldia egin dute bizilagunek eta talde ekologistek Donostiako Udalak eraikitze enpresarekin duen “konplizitatea” salatzeko. Eragileek uste dute, berriro ere, beranduegi iritsi dela obrak geldiarazteko agindua.
Gogorarazi dute zazpi hilabete luze direla jarduera ilegal ugari salatzen hasi zirela eta azaldu dute gertakariak Donostiako 1. Instrukzio Epaitegian, Arartekoan eta eskudun diren udaleko administrazio ezberdinetan daudela.
Gaineratu dute, egiten diren lanen legalitatea eta Belartza 2 eremuko kontserbazioa aldarrikatzen dituztela soilik, eta hainbat eskari egin dituzte: “Donostiako Udalari kanterako proiektuaren lanak arretaz jarraitzeko eta Belartza 2 proiketua bertan behera uzteko eskatzen diogu”.
Azkenik, honela esan dute: “Zuen esku dago beraz herritarron eskaeren arabera gobernatzea edo Donostiako Udalari eta herritarrei adarra jotzen diola diozuen enpresen interesen arabera gobernatzea”. Azladu dute Belartzako gaiez hitz egiteko, bilera eskatu dutela erregistro ofizialaren bitartez Eneko Goia alkatearekin.
IRUTXULOKO HITZAk bizilagunekin eta talde ekologistekin hitz eginda gaia lantzen duen erreportajea argitaratu du.
Udalak Belartzako lanak gelditzeko agindua eman zuen astelehenean, baina enpresa eraikitzaileak lanekin jarraitu dutela eta, ingurua hesitu behar izan dutela azaldu du. Belartza 2 eremuan, berriro ere, materialak isuri eta metatzeari ekin ziotela salatu zuten